Politikariak eta Kargu publikoak

Miranda de Lage, Ana Clara Maria

1946an Donostian jaiotako gipuzkoar nortasun politikoa. 1975ean sartu zen PSOEn, eta hurrengo urtean Gipuzkoako Probintzia Batzordean egon zen. Informazio eta prentsa lanez arduratzen da eta 1979an alderdiko Batzorde exekutiboan sartu zen. 1984an, Casas senatariaren hilketaren ondoren zerrendan zihoala, senatari izendatu zuten Espainiako Kongresuan eta, 1987ko hauteskundeez geroztik, talde sozialistako kide da Europako Parlamentuan. PSOEko komunikazio arloko idazkaria da 1986tik.