Merkatariak

MINONDO GOYA, Antonio

Merkatari gipuzkoarra, Minondo Hermanos merkataritzaren sortzailea, Errenterian 1815ean jaioa eta Donostian 1887an hila. 1849an, Donostiako Merkataritza Auzitegiko kontsul izendatu zuten, eta 1862an, Azpeitiko Batzar Nagusietan, alderdi horretako diputatu nagusi; kargu horri uko egin zion. 1863an, Onura Batzordeko kide izendatu zuten.