Pintoreak

MINGUEZ URCHEGUI, Carlos

Urchegui.

Valentziar margolaria, ama euskal jatorrikoa, Sagunton 1924an jaioa.

1931n, Donostiara (Gipuzkoa) joan zen bizitzera familia, eta han finkatu zuen behin betiko bizilekua. 1965ean hasi zen pinturan, lehen erakusketa egin zuen urtean. Harrezkero, Urcheguik -margolari erabat autodidakta eta bere independentzia artistikoa aldaezin mantentzen duena- erakusketa ugari egin ditu Espainia osoan zehar, bertako euskal paisaia eta eszenen inguruan.