Kazetariak

Miner Otamendi, Jose Manuel

Kazetaria eta literatur kritikaria. Hernanin (Gipuzkoa) 1910eko ekainaren 11n jaioa, Madrilen hil zen 2003ko martxoaren 4an.

Batxilergoa eta Magisteritza Toledon egin zituen, Humanitateak Comillaseko Unibertsitatean eta Filosofia eta Letrak Madrilekoan.

Televisión Españolako albistegi zerbitzuen zuzendaria, Madrid egunkariko erredaktore burua eta zuzendaria, 1967an ABCn sartu zen erredaktore-buru gisa. El Europeo egunkariko zuzendariordea ere izan zen.

Breve historia de una nariz larga lanarekin Buenos Aireseko El Pueblo egunkariak antolatutako Ipuin Saria eta Alfonso Rodriguez Santamaria Saria lortu zituen 1937an. Bere literatur lanen artean, Abriles de España (1937), Cruzada de España (1941), Aventura en el mar: historia de navegantes españoles (1944) aipa ditzakegu. Halaber, Los pueblos malditos (Madril, 1978) idatzi zuen.