XVI. mendeko pintore gasteiztarra; dokumentuen arabera Lizarrako (Nafarroa) eta Gasteizko auzokidea izango zen. 1564ean Elorriagako (Gasteiz) elizako kapera egin zuen, 1572ean Gasteizko Kolegiata Nagusiko burdin-hesia ere. 1572ean Gamiztar Pedro margolariarekin elkartu zen eta 1577ean Arzubiagako (Araba) eliza margotu zuen.
