Arrauna

Mikel ORBAÑANOS ZABALA

1973ko martxoaren 2an Orion jaio zen arraunlaria. Zortzigarren postuan geratu zen (1994) Indianapoliseko (AEB) pisu arineko munduko txapelketetan, lemazaindun zortzikoan. 1996, 97 eta 98 urteetan lortu zuen Kontxako bandera Orioko traineruarekin. Espainiako traineru txapelketa irabazi zuen Oriorekin urte hauetan: 1993, 95, 98 eta 99; trainerillena: 1993 eta 96; batelak: 1993 eta 95. Ondoren, arraunlari entrenatzaile gisa joan zen Ondarrora, eta gero Hondarribira, 2005eko denboraldian Kontxa irabazi baitzuen han. Hurrengo urtean (2006) Kantauriko traineru liga gorenean (ACT) irabazi zuen.

Luis Mari ZULAIKA ISASTI