Pilota

MICHELENA, José

Punta-puntako pilotari gipuzkoarra. Oiartzunen jaio zen 1876an eta Errenterian aurkeztu zen 1895ean. Ondoren, Reusen, Bartzelonan, Bilbon eta Mexikon jokatu zuen. 1901ean Habanako Jai-Alain jokatzen zuen. Kubako hiriburuan hil zen 1910ean.