XVII. mende hasierako Kordobako eskultorea. Bere maisulana Bergarako San Pedro parrokiako Kristo da, Juan Perez de Irazabal bergararrak enkargatu ziona. Kristo hau Montañés-i egozten zitzaion, baina Sevillako Protokoloen Artxiboko dokumentu batek erakusten digu enkargua Juan de Mesari egin zitzaiola. Ulertzekoa da nahasmena, Mesa Montañesaren tailerrean hasi baitzen eskulturak egiten, eta gehienetan Mesaren lanak dokumentu batzuek egiaztatzen zituztelako bakarrik ezagutu dira.
Erref. Euskalerriaren Alde, 1929, p. 108.
