Zarautzen (Gipuzkoa) 1967an jaiotako euskarazko idazlea.
EHUn Informazio Zientziak ikasi ondoren, gidoilari lanetan aritu da ETBko Sorginen laratza saioan eta hainbat narrazio argitaratu ditu AEK-k argitaratzen duen Aizu! aldizkarian. Ipuin bat ere argitaratu zuen Txalapartak 2000. urtean argitaratutako Gutiziak bilduman.