Politikariak eta Kargu publikoak

Mendizabal, Vicente Miguel de

Gipuzkoako ahaldun nagusia, Donostiako txandaren albokoa, 1765eko uztaileko Zumaiako Batzarretatik. 1767ko uztaileko Bergarako Batzarretan, 1770eko uztaileko Arrasatekoan eta 1774ko uztaileko Debako Batzarretan berrautatua izan zen. Frantziar Konbentzioko tropek Gipuzkoa inbaditu zutenean, Donostiako korporazioko zinegotzia zen, 1794ko abuztuaren 4an Donostiak frantziarren aurrean egindako kapitulazioaren ondorioz, kargu edo udal enplegu betirako gabetzearekin errepresaliatua izan zelarik.