Musikariak

Mendizabal, Manuel

Piano irakaslea. Tolosa Gipuzkoan jaio zen, zehaztu gabeko datan. Madrilen hil zen, 1896an.

Madrilgo Kontserbatorioko ikaslea izan zen, 1854an behin-behineko irakaslea zena, eta 1857an numerario mailara pasa zen. Musikan biziki nabarmendu diren ehunka ikasleri egin zien irakaspena. Madrilen 1878ko irailetik 1882ko martxora bitartean argitaratu zen «Crónica de la Música», «Revista semanal y Biblioteca Musical» aldizkarian kolaboratu zuen. Bertan, Peña y Goñi, Esperanza y Sola, Rafael Hernando eta abarrek ere idatzi zuten. Pianorako obra batzuk konposatu zituen.