Abeslariak

Mendizabal Iturria, Maria

Errenterian 1966an jaiotako soprano gipuzkoarra.

Oiartzungo Lartaun abesbatzan hasi zen abesten. Gerora, zenbait abesbatza eta abesbatzatan parte hartu zuen, hala nola Donostiako Orfeoian eta Andra Mari Abesbatzan, Antxon Ayestaranen eta Jose Luis Ansorenaren zuzendaritzapean, hurrenez hurren.

Juan Eraso, Almudena Ortega eta Bilboko Tonino Coscarelli Fundazioan ikasi zuen abesten. AEBetako Indianako Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta Carlos Montanérekin eta Mary Downing sopranoarekin ikasi zuen.

1997an Lehen Saria lortu zuen Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan eta Logroño Hirian.

Bilboko Arriaga antzokian egin zuen debut profesionala. Ondoren, Sevillako, Oviedoko, Bilboko, Iruñeko eta Madrilgo Opera denboraldietan abestera gonbidatu dute, baita Euskadiko, Bilboko eta Sevillako Orkestrekin lan egitera ere, besteak beste.

Oratorioko abeslari gisa Rossini, Mozart, Vivaldi eta Bachen obrak interpretatu ditu eta Espainia, Frantzia, Italia, Alemania eta Estatu Batuetako hainbat hiritan eskaini ditu errezitaldiak.