Maisu kanoigilea. Soraluze (Gipuzkoa). Gipuzkoako ahaldun nagusia, hirugarren alderdikoa, 1802ko uztaileko Hondarribiko Batzarretatik. 1814ko uztaileko Errenteriako Batzarretan berrautatua izan zen. Fernando VII.arentzat arma partikularrak zerbitzatzeko Gipuzkoako Diputazioaren enkarguan parte hartu zuen (1815). Eibarko (Gipuzkoa) alkatea izan zen 1805ean. 1793ko Frantziako inbasioan Soraluzeko 3. Bizilagunen Konpainiako kapitaina izan zen.
