Futbola

MENDILUCE ELIZONDO, Rafael

Andoainen jaiotako futbolari gipuzkoarra. Baloiaren kirolean hasi da Andoaingo Euskaldunako jubeniletan. Gipuzkoako jubenil mailan hautatua izan zen, eta finalera iritsi zen, baina ezin izan zuen txapelketa irabazi; Euskaldunatik Sansera pasa zen, eta han hiru denboraldiz jokatu zuen. Azkenean, Realera igo zen. Jokalari bikaina, jokoa sortzeaz arduratzen dena da, bere maisutasun eta futbolean duen jakinduriagatik «irakaslea» bezala ezaguna delarik. Gipuzkoako lehen taldean egindako ibilbide luzea 1973an amaitu zuen, 32 urterekin, Realean hamabi denboraldi eman ostean. Jarduneko kirolari gisa egindako ibilbidea amaituta, entrenatzaile lanari ekin zion. Lehenengo Realeko jubenilak entrenatzen ditu, postu hau maila bereko Gipuzkoako selekzionatzaile postuarekin txandakatuz, eta ondoren Sansera pasatzen da bigarren entrenatzaile bezala, 1976-77 liga erdialdera arte, Real Unionek Irungo taldearen teknikari postuaren ardura hartzeko deitzen duen arte.