1968ko urriaren 19an Oñatin (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Bilboko Athleticen bigarren taldean jokatu ondoren, 1987ko otsailaren 8an egin zuen debuta lehen taldearekin maila gorenean, Athletic-Cadiz partidan (0-0). Zuri-gorrien hamaika denboralditan 224 partida ofizial jokatu zituen guztira (193 Ligan, 22 Kopan eta 9 UEFAn), eta 23 gol sartu zituen. Bere ibilbide profesionala 96/97an amaitu zen, denboraldi erdian Bigarren Mailako Las Palmas taldeari eman baitzioten, baina ez zuen debuta egin.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
