Kazetariak

Mena, Itziar

EHUn Komunikazio Zientzietan lizentziatua 1983an.

ETBko informatiboetako buru izan zen lau urtez (1991-1995). Ondoren, EHUko errektorearen kabineteko zuzendari izan zen 1996tik 2000ra arte, eta Bilbao Metropoli-30 erakundeko zuzendari-albokoa (2000-2003). 2004ko urritik Euskadiko Ikus-entzunezko Klusterraren (Eiken) zuzendaria da.

GÓMEZ DE LA PEÑA, Iker. Itziar Mena: "Sektore ekonomikoa garela errebindikatzetik ildo horretan lan egitera igaro gara lau urtetan". Euskonews ; 469. Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2009.