Historialariak

Melero Moneo, María Luisa

Arte Historialaria. 1956ko martxoaren 27an jaio zen Fiteron (Nafarroa). Bartzelonan hil zen 2009ko martxoaren 22an.

Filosofia eta Letretan lizentziatu zen, Arte sekzioan, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta irakasle modura aritu zen unibertsitate hartan 1988. urtetik. Erdi Aroko artean aditua zen eta ikerketa sakona burutu zuen Tuterako katedralari buruz, La catedral de Tudela en la edad media Siglos XII al XV: Vol. I. Arquitectura y escultura románica (2009) izeneko lanean islatzen dena. Lan horren bigarren liburukia, gotikoari buruzkoa, ez zen argitaratu, egilea hil egin zelako. Príncipe de Viana aldizkarian kolaboratzaile izan zen.