Txirrindularia

MAYORA, Iñaki

Gipuzkoako ziklo-kroaziarra, Ormaiztegin jaioa. Hainbat aldiz izan da Euskadiko txapeldun bere espezialitatean, baita Espainiako txapeldun ere. 1984ko urtarrilaren 6an Beran ospatutako lasterketan bigarren sailkatu zen (34/07/1). 1984ko urtarrilaren 14an ospatutako «Trofeo Ciudad de Valladolid» txapelketako irabazlea (1-04-14). 1984ko urtarrilaren 22an Legazpin jokatutako Gipuzkoako eta Arabako Txapelketan, Gipuzkoako bigarren sailkatua izan zen (59-25). 1984ko otsailaren 5ean Beran ospatutako Espainiako Profesional eta Amateurren Txapelketan garaile (1-03-37). 1987ko azaroaren 29an omenaldia jaso zuen bere jaioterrian, San Andres zaindariaren jaietan, hamasei urte jardunean eman ondoren bizikleta eskegitzeagatik.