Kazetariak

Mayor Lizarbe, Marítxu

Kazetari donostiarra, Gipuzkoako lehen emakume kazetaria. Unidad egunkariaren kolaboratzailea izan zen 1937an, eta itzultzaile gisa aritu zen. Ondoren, asteroko "Los martes de Marichu" atala eman zioten, eta, azkenik, bere bokazioa bideratuta, Madrilgo Kazetaritza Eskolan sartu zen, lehen promozioarekin graduatuz. Kazetaritza lan luzea egin zuen eta hainbat titulu irabazi zituen, horien artean 1975ean "Ohorezko Kazetaria" izan zena, jaso zuen lehen emakumea izan zelarik.