Militarrak

Mathe, Jose Maria

Donostian 1800eko irailaren 26an jaiotako itsasgizona. Madrilen hil zen 1875ean.

Armadan hasi zuen bere ibilbidea, kadete mailan. Tenienteordea izan zen 1819an, eta hurrengo urtean Itsas Ingeniarien Kidegoan sartu zen. Fragatako alferez izan zen 1824an, ontzi-tenientearen graduazioa lortu zuen eta 1838an fragatako kapitainarena. Hurrengo urtean, teniente koronela izan zen, eta 1840an Itsas Armadako Artilleriako koronel gradua eman zioten. Plano orografikoak eta hidrografikoak altxatzen espezializatua, Castro Urdialeseko portuko lanetan zuzendari lanetan aritu zen. Telegrafia elektrikoan espezialista nabarmena.