Atletismoa

MASSÉ OSINALDE, Gustavo

1924ko ekainaren 18an jaiotako atleta gipuzkoarra. Saltaria pertikan nabarmendu zen batez ere, eta bi aldiz lortu zuen Espainiako txapeldunorde izatea (1953an eta 1955ean); 1954an, berriz, 3. postua baino lortu ez bazuen ere, euskal errekorra berdindu zuen 3,50ekin (Vadillo bizkaitarra bigarrena izan zen marka berarekin, eta 1958ra arte iraun zuen errekorra ere berdindu zuen). Markak beste jauzietan: 1,75 altueran (1953) eta 6,42-12,85 longitudean eta hirukoitzean (1952). Beste marka bat: 16.9 (1953) 110 metro hesietan.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)