Biografiak

MAS, Emilio

Nahiz eta Bordelen jaioa izan, irundarra izan zen bizitza osoan. 1944 inguruan ikasi zuen euskara. Beste zazpi hizkuntza ere bazekizkien. Ikasketak Municheko Unibertsitatean burutu zituen. Schuchardt irakasleak euskarari buruz egindako ikerketa bat gaztelaniara itzuli zuen, eta «Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País» aldizkarian argitaratu zen.