Musikariak

Martínez de Lecea Lascurain, Miguel

Musikari gipuzkoarra. Villabonan jaio zen 1893an eta 1984an hil zen.

Ikasle talde handi baten maisua. 1924an Urretxuko Musika Bandako zuzendaria da. Hurrengo urtean, oposizio bidez, Tolosako Udal Txistulari Bandako lehen txistulari plaza lortu zuen. 1930ean Gure Txokoa herriko Orfeoiaren zuzendaria da. Txisturako konposizio ugari instrumentatu ditu. 47 urtez Iruñeko sanferminak alaitzera joan zen.