1914an Zumaia jaiotako eskultore gipuzkoarra. 2009. urtean zendu zen.
Informalismoan koka daiteke bere eskultura. Ibilbide artistikoa 1949an hasi zuen, batez ere, burdina landuz. Gainera, marrazkia eta karikatura ere jorratu zituen. 2007an artistak Legazpiko Lenbur Fundazioari eman zion dohaintzan bere obra guztia, bere ondarea sorlekuan, Euskal Herrian, gera zedin. Ignacio Zuloagaren seme besoetakoa zen.
