Pintoreak

Martin Benito, Jesus

Margolari gipuzkoarra, Salamancan jaio zen 1912an, baina Errenterian bizi izan zen, bertan ikasi eta lanean hasi baitzen. Ez dakigu noiz hil zen.

Akuarela eta olioan espezializatu zen. Parisera bidaiatu zuen eta bertan, lan ospetsuak eta teknikak aztertzen aritu zen. Madrilgo Prado Museoko zaharberritzailea izan zen. Hainbat erakusketatan parte hartu zuen, bai Espainian, bai beste herrialde batzuetan, bereziki Hego Amerikan. 1932 eta 1934ko Artista Berrien lehiaketetan saritua izan zen. Mar del Platako Flores Kaperotxipi margolariaren erakusketa-museo iraunkorrean erakutsi zituen bere lanak, betiere erosleen arrakasta handiarekin.

Hezkuntza Nazionaleko Ministerioak hogei mila pezetako saria eman zion eta Alfontso X.a Jakitunaren Ordenarekin kondekoratu zen, Prado Museorako erakunde ofizialari Velázquezen obra nagusi baten zati bat oparitu ziolako, artistak 1947an hamabost pezetan erosi zuena Madrilgo Rastro delakoan, zer erosten zuen jakin gabe.