1970eko uztailaren 11n Donostian jaiotako atleta nafarra. Disko-diziplinan hasia, laster jarri zuen arreta xabalinan, eta Espainiako betiko atletarik onenetakoa izan da han. Pamplona Atletico klubekoa izan da beti. 14 domina irabazi ditu Espainiako hainbat txapelketatan, beti ere bere xabalina probarik gogokoenean, horietatik 3 urrezkoak (1995-96-97), 6 zilarrezkoak eta gainontzekoak 5 brontzezkoak. Kategoria txikietako Espainiako txapelketetan: promesa eta junior kategorietan 4 domina irabazi ditu pisu, disko (2) eta xabalina probetan, 2 zilar eta 2 brontzetan banatuta. Nazioarteko 14 aldiz izan da, eta 3 Joko Iberoamerikarretan parte hartu du, besteak beste, Mar del Platan (Argentina) 1994an brontzezko domina lortu zuen, Europako 2 Kopa eta Mediterraneoko Joko batzuk. Zazpi aldiz izan da internazionala maila baxuagoetan eta nabarmentzekoa da 23 urtez azpiko Europako Kopan parte hartu duela. Pisu, disko (4) eta xabalina (13 titulu) probetan Nafarroako txapeldun izateko 18 titulu ditu. Nafarroako 40 errekor hautsi ditu pisu (9) eta xabalina (31 aldiz) probetan. Nafarroako erabateko xabalina errekorra du. Hauek dira bere markarik onenak: pisuan 11.34i (1990), diskoan 43.50 RNjr, xabalinan 57.50 RN eta mailuan 33.40 (2007).1995ean urteko kirolari nafar onena izendatu zuten.
Francisco Javier Hernandez pertiguistarekin ezkonduta dago, eta Aitor Mariezkurrena basurde-jolearen arreba da.
Luis LANDA BALLAZ (2008)
