Donostian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.
Pertsonen erretratuan espezializatu da, Kote Cabezudo bere senarra bezala. Zuri-beltzean egiten du lan beti. FIAPen (Argazkigintza Artearen Nazioarteko Federazioa) Zilarrezko Domina XXI. Gipuzkoa Internacional Sarian. 1994ko uztailean Donostiako Merkataritza Zirkulu zaharrean (gaur egun Kutxako aretoak) egindako Inozentzia erakusketarekin, argazkilari honek Indiako eta Nepalgo haurren irudiak aurkezten zituen, pobrezia eta miseria handian murgilduta errugabetasun, poztasun eta are zoriontasun halo bat gordetzen dutenak.
