Ikertzaileak

MARCAIDA, Jon

Gipuzkoako zientzialari garaikidea, Elgetan jaioa. Bertako eskola politeknikoan egin zituen lehen ikasketak, eta Zaragozan eta Madrilen fisikakoak. Stevenson Elkartearen beka bati esker, Edinburgora (Eskozia) joan zen, eta, ondoren, Massachusettseko institutu teknologikoan eman zituen eskolak. 1983an, Max Planck irrati-astronomiako institutura pasatu zen, eta, aldi berean, NASAren Europako eragiketak koordinatzen ditu, hala nola Veleta mendian (3.000 m.) dagoen teleskopio astronomikoaren

instalazioa.