Teologoak

MANCISIDOR, Ignacio María

Idazle gipuzkoarra, Azkoitian jaio zen 1907an eta Loiolan hil zen, Azpeitian, 1961ean. Apaiz jesuita. Egilea: Deusto'ko Atezai Garate Jesu-Laguna, 1936; Otoitz-Bidea, 1948; Jesukristoren Bizitza, 1953; Gure Patroi aundia. Aita San Inazio'ren bizitza, 1965; Santu Biztzak, egunean eguneangoa. Lenengo eta Bigarren Xorta, 1958 eta 1959, lan honen hirugarren saila argitaragabe utziz, baita Mayatzeko Loretako Irakurgayak eta Igandetako Berri On itzalditxoak ere. «Deya»-ren kolaboratzailea. Fray Luis de Leónen itzultzailea. Euskaltzain urgazlea (1958).

Bernardo ESTORNÉS LASA