Lexikoa

mamarro

Jeinu txikiak, giza itxurakoak -intsektu itxurakoak zenbaiten iritzian- gizakiei beren zereginetan laguntzen dietenak. Lau sartzen dira orratzontzi batean, eta babesten duten pertsonarenean egoten dira. Gauza miresgarriak egiten dituztenei buruz, azti, sorgin eta sendalari batzuei buruz esan ohi da mamarroez baliatzen direla. –> galtxagorri