Pilota

MAIZ VERGARA, Martín

Pilota jokalaria, esku pilota modalitatean, Etxarri-Aranatzen (Nafarroa) jaio zen 1945ean. Gipuzkoako Pilota Federazioko kidea da eta Espainiako txapelduna izan da. 1970ean, Donostian irailaren 18tik 27ra ospatutako VI. Munduko Pilota Txapelketetan parte hartzeko hautatu zuten lehen aldiz, eta munduko txapeldun izendatu zen.

Ainhoa AROZAMENA AYALA