mutil nagusi (Otsagi).
Uitzin irailaren 8an gazteak bildurik maiordomoa eta maiordomo-lagune izendatzen dituzte herriko festei buruzko xehetasunak zaintzeko; baina toki guztietan ez dute egun jakinean izendatzen. Loteak urtarrilaren 6an hasten dira eta hiru eguneko erromeria eta puska-biltzea izaten dituzte. Epe baten ondoren maiordomo izateari uzten zionari maiordomo zahar deitzen zioten.
