Euskal militarra, Durangon (Bizkaia) jaio zen 1640 inguruan eta XVII. mendearen amaieran hil zen.
Santiagoren ordenakoa izan zen eta karrera militarrean Maestre de campo general mailara iritsi zen. Cuzco eta Tucumán probintzietako gobernadore eta Txileko erresumako kapitain jeneralaren teniente kargua bete zituen. Ameriketatik hainbat ondasun atera zituelako, prozesu judizial luze bat jasan zuen, oso ezaguna izan zena. Erref. Villabaso, Camilo: Historia de Durango, Bilbao, 1968, pp. 114-115.
