Musikariak

Madina Isasa, Jose Lorenzo

Musikari gipuzkoarra. Hernanin jaioa, 1912ko abuztuaren 10ean. 1986ko urtarrilaren 7an hil zen.

Gasteizen apaiz ordenatu zuten 1935ean. Mezkian eta Bikuñan apaiz izan zen 1936ra arte, eta urte hartan Errezilera (Gipuzkoa) joan zen. 1940an Abandoko (Bilbo) San Bizente Martiriaren Parrokiako Artxibozain izendatu zuten, 1942an Eliz Notario, 1967an Gaueko Adorazioaren Elizbarrutiko Zuzendari. Musikari bezala, Bilboko Katedraleko Tenore Onuraduna izan zen, 2. Organista eta 2. Kapera Maisua.