Euskal jatorriko militar cadiztarra. 1849an jaioa eta 1927an hila.
Azken karlistadan parte hartu zuen, Elgetako (Gipuzkoa) batailan nabarmendu zen, eta horri esker teniente koronelaren mailara igo zen. Fiskalburuordea eta Gerra eta Itsas Armadako Kontseilu Goreneko idazkaria, Azcárraga jeneralaren kabinete militarreko burua eta Lopez Dominguez jeneralaren kabineteko kidea izan zen. Idazle gisa ere nabarmendu zen, eta bere lanen artean honako izenburu hauek daude: Banderen gelan; Por mar y tierra; El alma nacional.
