Organo-jotzailea. Placetasen (Argentina) jaio zen 1909an, eta Donostian hil 1987an.
Iruñean apaiz ordenatu zuten 1932an. Sunbillan organista izan zen eta 1942an Etxarri-Aranatzen, 1954tik aurrera Kuban, Miamin eta Puerto Ricon. 1977an erretiratu zen eta Donostian bizi izan zen hil zen arte.
