Gipuzkoako diputatu probintziala izan zen 1877tik XX. mendearen hasierara arte. Korporazioko presidentea izan zen 1888, 1891, 1893 eta 1903an, Batzorde Iraunkorreko presidenteordea (1889) eta Nekazaritza, Industria eta Merkataritzako Probintziako Batzordeko kidea. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialeko Gobernu Batzordeko presidentea 1896tik 1907ra; Administrazio Kontseiluko presidentea 1905-1906ko ekitaldian.
