Politikariak eta Kargu publikoak

Machimbarrena Echave, Fermin

XIX. mendeko politikari gipuzkoarra. Lehen alderdiko diputatu nagusia, 1869ko Hondarribiko Batzarretatik. 1884 eta 1886an Donostiako barrutian Gorteetarako diputatua izan zen. Gipuzkoako hiriburuko zinegotzia eta alkateordea. Euskal Erria aldizkariko kolaboratzailea. 1897an hil zen.