Bide-ingeniaria, Donostiakoa (Gipuzkoa). 1977an hil zen. Gipuzkoako hiriburuko udal ingeniaria izan zen, eta, besteak beste, lan hauek egin zituen: Ondarretako kartzela eraitsi eta orubean lorategiak jarri, Motako gaztelua berreraiki eta bertara iristeko bideak egin, Pasealeku Berria behin betiko trazatu eta Askatasunaren hiribidea birmoldatu. Hirigintza aplikatuaren egilea. Donostia, oraina eta etorkizuna (Madril, 1945). Gipuzkoako Alderdi Errepublikano Federaleko presidentea izan zen 1931n.
