Biografiak

MACAZAGA MENDIBURU, Juan José

Inprimatzaile eta editore gipuzkoarra, Errenteriako (Gipuzkoa) Macazaga inprimategi zahar eta entzutetsuaren sortzailea. Bertsolaritzaren hedatzailea, Altzan (Donostia) jaio zen 1887an eta 1963an hil zen. Errenterian 1926an jarri zuten inprimategia, eta Ordizian izan zuen lehen aldiz. Bertso-paper zaharrak biltzen hasi zen, eta serieka argitaratu. Bertso-berrien egile ugariren lanak eman zituen argitara, hala nola, Txirrita, Otaño, Xenpelar, Bilintx, Lexo eta Zapirainenak, beste anonimo askoren artean. Xenpelar'en bertsuak, Bilintx'en bertsuak eta Txirritaren Testamentua argitaratu zituen, baita Euskal-erriko Kanta Zarrak hiru liburukitako bilduma ere. Bertsolaritzaren historian hain garrantzitsua izan zen «Bertsolariya» aldizkaria sortu zuen, 1931. urtean argitaratu zuena eta 1932.Ainhoa

AROZAMENA AYALA