Irakasleak

Luzuriaga Besné, Francisco

Irakasle donostiarra, 1892ko irailaren 25ean jaioa. 1972ko urtarrilean hil zen, 79 urte zituela.

Zientzietako lizentziatu titulua lortu zuen, Fisikako espezialitatea, Zaragozako unibertsitatean 1917an eta 1931n Gipuzkoako Filosofia eta Letretako Doktore eta Lizentziatuen Elkargo Ofizialean sartu zen. 1930ean Donostiako Arte eta Lanbide Eskolako bitarteko zuzendari izendatu zuten, eta 1932tik 1937ra berriro. 1952an Peritu Industrialen Eskola Teknikoan irakasle gisa aritu zen. Maisutza Industrialeko Eskolako irakaslea da, eta idazkari lanak ere egiten ditu.