Kulturalak

Lurra Dantza Taldea

Lurra Dantza Taldea 1965. urtean sortu zen, euskal folklorea, orokorrean eta bereziki Urretxukoa, zabaltzean interesa zuen pertsona talde batek eginiko lanari esker (gehiengoa emakumeak). Ia mende erdia jardun da euskal ohiturak aztertuz, erakutsiz eta zabalduz, Euskal Herriaz gain gure mugeetatik kanpo. Eta dantzak bakarrik ez, hauen testuingurua bere baitan ere garrantzitsua baita: jantziak, doinuak... Hala bada, Urretxuko Lurra Dantza Taldeak egokiak eta Euskal Herriko dantza nahiz ohitura bakoitzaren erakusgarri diren jantzi ugari du.

Urrezko ezteiak iristear direla, Lurra Dantza Taldea dantza nahiz musika kideak kontutan hartuz 40 pertsonaz osaturiko taldea da. Hauei, dantza eskolak dituen ehun ikasletik gora gehituz.

Bi dira dantza talde honen ibilbidea eta lana markatzen duten helburuak. Alde batetik, euskal dantzak ikasteko interesa duen edonorri ikasteko aukera luzatzea. Hau dela eta, urtean zehar heldu, gazte nahiz haurrei zuzenduriko ikastaroak antolatzen dituzte. Dantzari Txiki eguna, ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko unea izaten da.

Bigarren nahia aldiz, euskal folklorea zabaltzea litzateke. Urretxuko jaietan urtero ospatzen den Herri Arteko Folklore Jaialdia, mundo osoko dantza eta ohiturak ezagutzeko erakusleiho bikaina da. Lurra Dantza Taldeak, trukeak direla medio gure mugetatik kanpoko zenbait lurralde ere bisitatu ohi du. Bai helburu batek, irakaskuntza, eta baita besteak ere, hedapena, euskal folklorearen jarraipena eta bizirik irautea bermatzen dute.

Lurra Dantza Taldeak Urretxuko jai eta ekitaldi ezberdinetan parte hartzen du, bere ekintza propioak antolatzean gain.

Urretxuko Euskal Jaia, 1959. urtean sortua, herriko jaietan garrantzitsuenetarikoa da eta bertan ere egon ohi da dantza taldea. Hala izanik, urtero berrikuntzaren bat eskeintzen saiatzen da dantza baten bitartez, eta jaietako desfilean beste zenbait talde folklorikoek ere parte har dezan lan egiten du.

Dantzari Txiki eguna beste egun berezi bat da, non dantzari gazteek urte guztian zehar ikasitakoa erakusten duten. San Juan egun (ekainaren 24a) aurreko asteburuan antolatzen da, eta bertan Euskal Herriko probintzia ezberdinetatik 600 dantzari inguru topa daiteke. Goizaldean ospaturiko desfilea eta Gernikako Arbola Plazan antolaturiko arratsaldeko ekitaldiek ahalbidetzen dute talde guztien dantzak ikusi ahal izatea.

Ondorengo asteburuko ekitaldiak herrikoiagoak izan ohi dira, ekainaren 23 eta 24ean. Urretxuko herria Lurra Dantza Taldearekin bat egiten du 23ko gauean eginiko dantzetan eta baita 24ko arratsaldean ospaturiko erromesaldian.

Iñauteriak ere oso garrantzitsuak dira, Lurra Dantza Taldeak, Euskal Herriko beste herrietan iñauterian dantzatu ohi dituzten dantzak erakusten baititu. Herriko bizilagunei ere gonbidapena luzatzen zaie entseguetara joan eta dantza hauetan parte har dezaten.