Erromatar garaiko piriniar jainkoa zen, eta Lizop-en arabera, Ausci tribuaren lurraldean du jatorria. Lur eta gorri hitzen elkartetik dator. Zenbait toponimotan agertzen da (Sara eta Arrasate kasu), leku horietan ugari den lur motaren adierazgarri: burdin oxidoa eta okrea. Lugorrita, Aralar mendilerroko parajeetako bat da, eta bertan, trikuharri bat dago. Lugorritaren oinean jaiotzen da Agauntza ibaia.
