Elizgizon domingotarra, Antzuolan (Gipuzkoa) jaioa eta Donostiako San Telmon hila 1623an, etxe horretako priorea zelarik. Domingotarren prokuradore nagusi izan zen eta Santo Domingo de Santillana, Caldaseko Andre Mariaren komentua (Burgos) eta San Raimundo de Potesekoa (Leon) fundatu zituen. Erref. «Euskal Herriko Geografia Orokorra», t. Guipúzcoa, p. 1012.
