Militar eta idazle espainiarra. 1798an Madrilen jaioa eta 1867an hiri berean hila.
Artilleriako jenerala. Diputatua eta 1854an Sustapen ministroa, baita 1956an eta 1863an ere. Diputatu zela, 1836an hitzaldi ospetsu bat eman zuen Espartero goraipatuz Lutxanako garaipenagatik. 1854an Gipuzkoako ahaldun izateko hautagaia.
Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Elkartearen sortzailea eta Espainiako mapa geologikoa egiteaz arduratzen den batzordearen presidentea.
