Estropadak

LUJAMBIO, Juan María

1961eko urriaren 7an Pasai Donibane Pasaian jaio zen traineru patroia. Bai aita eta bai aitona patroi ospetsuak izan ziren. Kontxako bandera behin baino gehiagotan bereganatu zuen patroi gisa: 1986, 1988, 1990, 1995, 2002 (azkena San José de Astilleroren popan), gainerakoak beren jaioterriko kolore arrosak defendatzen (lehenengo hirurak Koxtapen eta laugarrena Donibaneko).

Luis Mari ZULAIKA ISASTI