Lekaide eta lekaimeak

LOYOLA, Millan

Martin Garcia Loiolakoaren semea eta San Ignazio Loiolakoaren iloba, Karabañan hil zen 1546an. 1541ean Erromara joan zen eta Jesusen Lagundian sartu zen. Parisen eta Lovainan ikasi zuen. 1544. urtearen hasieran Koloniara joan zen eta han Fabro Dohatsuarekin bizi izan zen. Apaiz ordenatu ondoren, Alcalara joan zen, eta predikari jardun zuen. Espainian hil zen lehen jesuita izan zen. Erref. Gipuzkoako biografia-bilduma baten saiakera, Florencia, 1876, or. 5-6.