Fisikariak

Loyarte, Ramon Godofredo

Euskal jatorridun fisikaria, Uruguayko Concepciónen 1888an jaio eta Buenos Airesen 1944ko maiatzaren 30ean zendua.

La Platako Nazio-Unibertsitatean ikasketak egin zituen, geroago Gottingenekoan ezagutzak handituz. Geroztik, lehendabizikoan irakasle bezala jardungo du. 1918etik aurrera Hezkuntzarako Nazio-Batzordean kontu-hartzaile gisa jardun zuen, alderdi demokrataren izenean diputatua ere izanik. Argentinako fisikaririk hoberenetariko bat bezala gailendu zen, hainbat lan argitaratuz, besteak beste: Física general (4 vols.); La hipótesis de los Quanta; La nueva mecánica atómica; La estructura atómica.