Militarra. Gipuzkoan jaio zen 1548an eta Curalavako guduan hil zen, 1598ko abenduaren 23an.
Loiolako San Inazioren ondorengoa, Perura iritsi zen Francisco de Toledo erregeordearen guardiako kapitain bezala, 1592an Tupac Amarú-ren aurka borrokatuz. Paraguaiko gobernadore izendatu zuten, baina ez zuen kargua hartu.