Sendagileak

Loustalot, Philippe de

Pauen 1861eko uztailaren 8an jaiotako medikua, Biarritzen kokatua. Parisko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatua Troubles consécutifs à l'affaissement au plancher pelvien chez les femmes doktore-tesiarekin. Biarritzeko Sorospen Etxea sortu zuen, 1900etik aurrera udalarena izatera iritsiko zena. Biarritzeko Sendagileen Sindikatuko lehendakaria izan zen.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).